Behar bereziak dituzten haurrendako kulunka eskatu zuten hainbat gurasok; eskaera horien aurrean, Udalak hainbat aurrekontu eskatu zituen, eta proposamenak behar bereziak dituzten haurren gurasoei pasa.
Bi proposamen
Proposamenak aztertu ondoren, zera erabaki dute gurasoek: kulunka berezia jartzea; eta, horrez gain, parkea egokitzea.
Lehenengo eskaera da Udalak bete duena: 2.000 eurotan erosi du irudiko kulunka. Udalak eskatu du denon artean "ondo zaindu eta erabiltzea".
Parkea egokitzeko utzi dute
Bigarren puntuari dagokionez, etorkizunean egiteko lana dela azaldu dute. Izan ere, parkea egokitzeak kostu handia du.