San Esteban jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran Uribarri auzoan. Gaur arratsaldean hasiko dituzte jaiak; auzolana deitu dute 16:00etarako. Ondoren, txupinazoa eta kanpai jotzea –19:30ean– eta auzoko kantu afaria izango dute.
Zapatua, uztailaren 30a
- 12:00etan meza.
- 13:00etan bolo txapelketa eta trikitilariekin auzo-bira.
- 17:30ean briska eta mus txapelketa.
- 18:00etan umeen jolasak eta musika.
- 20:00etan Zarzamora (akustikoa).
Domeka, uztailaren 31a
- 12:00etan auzoko hildakoen aldeko meza.
- 12:30ean briska eta mus finalak.
- 14:15ean sari banaketa (briska, mus eta bolo).
- 14:30ean azken txupinazoa eta agur San Esteban.