Aramaioko Udalak hizkuntzak biziberritzeko proiektuak lagunduko ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uztailaren 26a

Bigarren urtez sinatu dute Garabidek eta Aramaioko Udalak elkarlanerako hitzarmena. Akordio horren bitartez, 2016an garatuko diren hizkuntzak biziberritzeko proiektuak lagunduko ditu Udalak.

Hizkuntzak biziberritzeko proiektuak laguntzeaz gain, hizkuntza gutxituekiko sentsibilizazioa pizteko ere balioko du akordioak.

Udazkenean ekintzaren bat antolatzeko asmoa azaldu dute bi aldeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak