Udalak Foru Aldundiarekin elkarlanean jardun du azkeneko hilabeteetan autobus zerbitzua hobetzeko asmoz. Hala, zerbitzu berria martxan jarri zenean Udalak deialdia egin zuen herritarren kexak eta iradokizunak jasotzeko. Bada, horiek kontuan hartuta, Aldundiak adostu zuen abuztuaren 1ean aldaketak martxan jarriko zituela.
Zerbitzua bere horretan
Orain, baina, arazo batzuk tarteko, aldaketa horiek urriaren 1era atzeratzea erabaki du Aldundiak. Hortaz, momentuz, autobus zerbitzuak bere horretan jarraituko du.
Arrasate eta Aramaio arteko linea
Gasteizerako lineak erabiltzaile gutxi dituenez, ez dute aldaketa gehiegirik egingo. Aramaio eta Arrasate arteko linean egindako eskaera gehienak, aldiz, erantzungo dituzte.