Udalak ere jarriko du dirua
Diru-laguntzari esker 16.575,03 euro jasoko dira obra egiteko eta gainontzeko 11.050,02 euroak Aramaioko Udalak jarriko ditu bere dirutik; hau da, zerga, tasa eta Foru Aldunditik jasotzen den dirutik.
"Hezkidetza plana jarraituz, denondako komun berdinak jarriko dituzte; eta, segurtasuna bermatzeko ere egingo dituzte lanak", azaldu du alkatea.
Gimnasioko lurra berritu
Aipatutako lanez gain, gimnasioko lurra eta hormak ere berrituko dituzte. Azken ikasturtean bi aldiz sartu da ura gimnasiora eta horrek kalteak eragin ditu bai zoruan eta baita hormetan ere. Horrelakorik berriro ere ez gertatzeko Basagoitiko urak bideratu egin dituzte eta inguruko hainbat hodi konpondu. Iraileko lehenengo astean aldatuko dute zorua eta hormak margotu.