Uztailean zehar Udaleko bideak garbitzen dituzte Aramaion. Lanak enpresa bati emateko hainbat aurrekontu eskatze ditu Udalak: aurten, aurrekontu merkeena aurkeztu duenari eman diote lana; hain zuzen, iaz ere lan bera egin zuen Forestales Mugarri S.L. enpresari. Aurtengo gastua 7.139 eurokoa izango da.