Abuztuaren 1ean zabalduko dute ondasun higiezinen zerga borondatezko aldian ordaintzeko aldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uztailaren 19a

Abuztuaren 1etik irailaren 30era arte egongo da aukera hiri eta landa-lur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak borondatezko aldian ordaintzeko. Bankuan helbideratutako agiriak, aldiz, irailaren 6an kobratuko dituzte.

Kutxabank edo Laboral Kutxa

Abuztuaren 1etik irailaren 30era arte egongo da aukera hiri eta landa-lur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak borondatezko aldian ordaintzeko. Helbideratuak ez dauden agiriak Kutxabank-en edo Laboral Kutxan Udalak dituen kontuetan diru-sarrera eginez ordaindu daitezke, aipatutako borondatezko aldian.

Helbideratutakoak, irailaren 6an

Bankuan helbideratutako agiriak, aldiz, irailaren 6an kobratuko dituzte. Borondatezko epea igaro ondoren, ordaindugabeko kuotak gainkarguaz kobratuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak