Apirilaren 16an, Ritcher eskalako 7,8 mailako lurrikarak Ekuadorreko ipar-ekialdea astindu zuen. Egoera horren aurrean, Aramaioko herrian hainbat ekintza egin dituzte kaltetuei laguntzeko; eta, Udalak bat egin du ekintza horiekin.
393 da zenbaki saritua
Lorabarri egunean ekuadortarrek hango janarien postua jarri zuten. Aramaioko jaietan, elkarteen arteko pikean egindako haragia ere salgai jarri zuten. Horrez gain, zozketa berezia egin dute Aramaioko jatetxe batean otordua bat irabazteko aukerarekin. Zenbaki sariduna 393 izan da. Zenbaki hori duenak Aramaioko udaletxean jaso beharko du saria, edo 945445016 telefono zenbakira deitu beharko du.
Aipatutako ekintza horietan 650 euro batu dituzte. Diru hori Aretxabaletako Hiruatx elkarteari emango zaio, urteetan Ekuadorren egiten dabilen lanarekin jarrai dezan.
Kontu korronte zenbakia
Horrez gain, Udalak kontu korronte bat zabaldu zuen norbanakoen ekarpenak jasotzeko. Hau da zenbakia: ES15 3035 0002 14 0020069148.
Jasotako dirua horrela erabiliko dute:
- Oinarrizko laguntza: urak, mantak, higiene kit-ak, eltxo-sareak…
- Cash For Work: Programa mota hau lurrikara edo beste emergentzia kasuetan giza laguntza ematen duten erakundeek eskaintzen dute. Ordainketa sinboliko baten truke, jendea bere ingurua txukundu eta antolatzera aktibatu nahi da. Horrela, funtzio bat emanez, alde emozionala deskargatzeko aukera ere ematen da.