Kuadrillako udalerri guztietatik autobusa egongo da Legutiora joateko. Aramaiotik 10:15ean irtengo du autobusak, frontoitik. Jaia 10:30etik 14:00etara bitartean izango da: besteak beste, tailerrak, euskaraokea, puzgarriak eta diskofesta izango dute.
Udalekuetan ez dabiltzan umeak
Udalekuetan izena eman ez duten umeek ere izango dute Legutiora joateko aukera: horretarako, uztailaren 18a baino lehen eman beharko dute izena euskara@cuadrillazuia.com helbidean edo 945 43 01 67 telefono zenbakian. Udalekuetan ez dabiltzan 6 urtetik beherako umeak heldu batekin joan beharko dira.