Kamisetak margotzen ibili dira udalekuetako ume txikienak gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uzt. 7a, 13:12

Udalekuetako umeak taldetan banatuta hainbat jolas eta joko egiten ibili dira gaur. 3, 4 eta 5 urtekoak kamisetak margotzen ibili dira eskolako patioan. Bihar, San Fermin eguna ospatuko dute herriko kaleetan.

Hasi dituzte udalekuak Aramaioko ume eta gaztetxoek. 3 eta 12 urte bitarteko 101 ume ibiliko dira uztaileko goizetarako antolatu dituzten ekintzetan. Ana Muñoa udalekuetako arduradunak azaldu du adinen arabera banatu dituztela umeak. 10:00etatik 13:00ak arte egongo dira elkartuta neska-mutikoak.

Gaur, 3, 4 eta 5 urteko umeak kamisetak margotzen ibili dira eskolako patioan. Lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoak altxorraren bila ibili dira, herrian gora eta behera. Eta, nagusienak Uribarrira joan dira. 

San Fermin eguna

Hurrengo hiru asteetan egingo dituzten ekintzak askotarikoak izango dira. Bihar, esaterako, arrakasta handia izaten duen San Fermin eguna ospatuko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak