Igerilekura bisita
Hurrengo hiru asteetan egingo dituzten ekintzak askotarikoak izango dira. San Fermin eguna, Euskararen Eguna –uztailaren 21ean, Legution–, altxorraren bila, ginkana, auzoetara irteerak, maskara tailerra eta sukaldaritza tailerra –pizzak, ogia eta trufak prestatuko dituzte– egingo dute. Azkeneko urteetan egin izan duten moduan, gainera, Otxandioko igerilekura ere joango dira. Uztailaren 22ra arte iraungo dute udalekuek; azkeneko egunean jai handia egingo dute.
Gazte udalekuak
Aurten, berrikuntza moduan, gazte udalekuak egingo dituzte, 12 eta 16 urte bitartekoendako. Iker Arriolabengoa izango da gidaria, eta uztailaren 6an, 8an, 11n, 13an eta 15ean egingo dituzte irteerak Aramaioko inguruneak ezagutzeko.