Gazteak eta helduak elkartu dira, zeinek egingo tortilla goxoagoa. Iaz baino parte-hartzaile gutxiago izan da, sei guztira, baina giro bikaina izan dute udaletxeko arkupean.
Istriputxoren bat ere izan du talde batek; patata arrautzarekin nahasterakoan ontzia eta tortilla, guztia joan zaie lurrera. Hasierako sustoa pasatuta laster zuritu dituzte beste patata batzuk eta berriro lanari ekin.