Urte askoan egindako lana aitortu gura izan diete bai erretiratutako txistulariei –Aiastui anaiak eta Bizente Mondragon–, bai dantzariei. Izan ere, makinatxo bat urte eman dituzte herriko bazterrak girotzen; Lagun Artean dantza taldeak, esaterako, 60 urte. Hala, hainbat belaunalditako dantzariak elkartu dira udaletxeko balkoian guztien ordezkari legez: Morras, Gema Arriolabengoa, Lurdes Uribarren, Xabi Igoa, Goiuri Larrañaga eta Ibon Kortabarria. Pozik agertu dira guztiak "gogoan izan gaituztelako".
Behin jaiei hasiera emanda herriko txistulariek eta trikitilariek girotu dituzte kale-bazterrak.