Elkarteen arteko pikeko txapeldunek diru saria eta plaka bat jasoko dute. Gero, prestatutako pintxoak salduko dituzte 1.50 euroko prezioan, eta dirua Ekuadorreko lurrikarak kaltetutakoentzat bideratuko dute.
Patata tortilla lehiaketa
Egun berean, urteroko beste hitzordu bat izango da eguerdian, hori ere sukaldaritzarekin lotua: patata tortilla lehiaketa.
Osagarriak antolakuntzak jarriko ditu, eta 12:30ean izango da sari banaketa.