Aramaioko Maledantza taldeko flamenko ikasleek, ume zein nagusiek, erakustaldia eskainiko dute bihar, zapatua, 17:00etan txosnetan.
Aurtengoa izan da flamenko eskolakoen lehen ikasturtea, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko dute jendaurrean.
Nagusien taldetik lau emakumek hartuko dute parte, eta umeen taldetik, berriz, bost neskatilak. Taldeak eta dantzak tartekatu egingo dituzte. Bost dantza mota plazaratuko dituzte, guztiak "umore oso onarekin", Malena Lobo irakaslearen esanetan. Lobok aipatu du debuta "oso berezia" izango dela.