San Martin jaiak 2016

Aramaioko San Martin jaietako egitaraua

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 1a

Uztailaren 1etik, uztailaren 9ra arte, adin guztietako herritarrendako hainbat ekitaldi ezberdin antolatu dituzte Aramaioko jaietan.

Uztailak 1, barikua:

19:00 Txupinazoa eta pregoia

19:05 Trikitixa eskolakoekin kalejira (Trikikalejira elkartea)

19:05 Herriko txistulariekin kalejira

20:00 Txosnak zabalduko dira

20:00-21:30 eta 23:30-01:30 Erromeria plazan (Oharkabe)

00:00  Kontzertuak txosnetan. Etsaiak + Eratu + DJ Loro (Gauean zehar drogei buruzko informazio karpa ere egongo da).

 

Uztailaren 2ko egitaraua:

12:00 Umeendako egurrezko jolasak plazan (Kalaka).

12:30 Tortilla patata txapelketa (patatak, gatza, olioa eta arrautzak antolakuntzak jarriko ditu).

12:30 Txaranga herrian zehar (Kutxabankek eskainita).

12:30 Soziedadeen arteko pikea (osagaiak antolakuntzak jarriko ditu) eta pintxoen salmenta. Jasotako dirua GKE bati emango zaio.

16:00 Hockey partiduak frontoian (Hanka Labanka Hockey taldea). Gazteak eta seniorrak.

16:30  Briska eta mus txapelketa erretiratuen lokalean (Alaiak elkartea). Aurretik izena eman behar da erretiratuen lokalean.

1. saria: Gazta eta bi ardo botila.

2. saria: Gazta erdi eta ardo botila bat.

3. saria: 3 sagardo botila.

17:00 Tiro plato txapelketa

17:00 Aramaioko Maledantza flamenko emanaldia txosnetan (umeak eta helduak).

18:00 Kontzertuak txosnetan (Gazte Asanblada).

19:00 Irrintzi txapelketa plazan Aramaioko albokariez lagunduta.

20:00-21:30 eta 23:30-01:30  Erromeria plazan Gau Alai taldearekin.

00:00 Kontzertuak plazan (Iban Elejalderen omenez). Libertad Condicional + El exterminio de la raza del mono + Zarzamora + Xementerioren lagunak + Xementerio

06:00 Makro Twisterra txosnetan

Gauean zehar alkohol testing-a egongo da.

 

Uztailak 3, domeka:

11:00 Dianak herriko txistulariekin.

12:00 Meza Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia (Lagun Artea dantza elkartea).

16:30 Jolas-parkea, parkean.

18:00 Herri kirolak plazan.

18:30 Punk a capella poteoa (poteo musikatua punk kantak abesten).

20:00 Dantza-plaza emanaldia plazan.

21:00 Zuk in, zuk jan afaria txosnetan (bakoitzak bere eraman eta denek batera jan).

23:00 Eskaileretako emanaldia Erdaldun berrien kluba. Ostean Aramaioko jaietako korto lehiaketa txosnetan. Gero, berbapasa txosnetan.

 

Uztailak 4, astelehena:

11:00 Ume jolasak parkean (Gazte asanblada).

13:00 Umeendako antzerkia plazan Libertia. Hortzmuga antzerki taldearen eskutik.

13:00 Kantu Jira plazan.

16:00 Koadrilen arteko pikea.

19:00 Arrasate Musikalen emanaldia kultura etxean.

21:30 Herri afaria plazan. Afal ostean, Ttëk taldearekin elektrotxaranga.

01:00 DJ gaua. Ondoren Urrezko Gibelaren sari banaketa (juergalari onenaren saria).

 

Uztailak 9, zapatua:

08:30 Arrantza txapelketa Kanpezun (Oilogogor elkartea).

10:30 Pilota partiduak kiroldegian. Aramaioko pilota elkarteko pilotariak, lagun arteko partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak