San Martin jaiak 2016

Uztailak 2, zapatuko egitaraua

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 30a, 13:08

Uztailaren 2ko egitaraua:

12:00 Umeendako egurrezko jolasak plazan (Kalaka).

12:30 Tortilla patata txapelketa (patatak, gatza, olioa eta arrautzak antolakuntzak jarriko ditu).

12:30 Txaranga herrian zehar (Kutxabankek eskainita).

12:30 Soziedadeen arteko pikea (osagaiak antolakuntzak jarriko ditu) eta pintxoen salmenta. Jasotako dirua GKE bati emango zaio.

16:00 Hockey partiduak frontoian (Hanka Labanka Hockey taldea). Gazteak eta seniorrak.

16:30  Briska eta mus txapelketa erretiratuen lokalean (Alaiak elkartea). Aurretik izena eman behar da erretiratuen lokalean.

1. saria: Gazta eta bi ardo botila.

2. saria: Gazta erdi eta ardo botila bat.

3. saria: 3 sagardo botila.

17:00 Tiro plato txapelketa

17:00 Aramaioko Maledantza flamenko emanaldia txosnetan (umeak eta helduak).

18:00 Kontzertuak txosnetan (Gazte Asanblada).

19:00 Irrintzi txapelketa plazan Aramaioko albokariez lagunduta.

20:00-21:30 eta 23:30-01:30  Erromeria plazan Gau Alai taldearekin.

00:00 Kontzertuak plazan (Iban Elejalderen omenez). Libertad Condicional + El exterminio de la raza del mono + Zarzamora + Xementerioren lagunak + Xementerio

06:00 Makro Twisterra txosnetan

Gauean zehar alkohol testing-a egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak