San Martin jaiak 2016

Bigarren Irrintzi Txapelketa egingo dute jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 28a, 16:18

Irrintzi txapelketako kartela.

Iaz Irrintzi Txapelketak izan zuen arrakasta ikusita, aurten berriro ere egingo dute. Aurtengoan, baina, berrikuntza izango da txapelketa ez dela herritarrendako bakarrik izango; edonork parte hartzeko aukera izango du. Albokariek girotuko dute txapelketa, zapatuan, 19:00etan.

Irrintzi txapelketa zapatuan izango da, 19:00etan herriko plazan. Edonork parte hartzeko aukera izango du, eta egunean bertan eman beharko da izena.

Sariak eta epaimahaia

Sariak banatuko dituzte: nagusien artean, lehenengoa eta bigarrena; eta, 14 urtetik beherakoen artean, lehenengoa eta bigarrena. Aramaioar onenak ere sarituko dituzte –sariak ez dira pilatuko–.

Epaimahaia osatuko dute: Iker Elexpuruk, Xabi Igoak, Beatriz Lopez de Bergarak eta Larraitz Arriolabengoak.

Albokariek lagunduta

Aramaioko albokariek girotuko dute txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak