Egitaraua izango da:
- 8:50ean irteera.
- 11:00etan Albaola museora bisita gidatua.
- 14:00etan bazkaria: Ontziola jatetxean.
- 17:30ean Pasai San Juaneko badian paseoa itsasontzian.
- 19:30ean irteera.
Interesatuek 40 euro sartu beharko dute elkartearen kontuan –Laboral Kutxa–, uztailaren 11 baino lehen. Plaza mugatuak izango dira –55 plaza–.
San Juan baleontzia
XVI. mendean Pasaian eraikitako baleontzia da San Juan. Ozeanoa zeharkatzen zuen, Euskal Herritik Ternuara. 1565ean ondoratu zen Kanadako kostan, Red Bayn. Egun, baleontziaren erreplika eraikitzen dabiltza Albaolan.