'Aramaio, mugituz ezagutu' udalekuak egingo dituzte uztailean zehar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 22a, 11:30

Aramaioko Udalak antolatuta Aramaio, mugituz ezagutu gazte udalekuak egingo dituzte uztailaren 6an, 8an, 11n, 13an eta 15ean. Iker Arriolabengoak gidatuta egingo dituzte irteerak. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 30a izango da.  

Opor garaian herriko gazteen artean natur, aisialdi eta lehiez kanpoko kirol ohiturak sustatzea eta praktika aukerak sortzea eta sendotzea izango da udalekuon helburua.

12 eta 16 urte bitarteko gazteak

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira udalekuak.

10:30ean elkartuko dira, egubakoitzean izan ezik; egun horretan 9:00etan elkartuko dira.

Prezioa 20 euro da

Izena udaletxean eman beharko da, ekainaren 30a baino lehen. Prezioa da 20 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak