Hiru partidu jokatu zituzten aramaioarrek:
- Alebin B mailan, Aner de la Torre eta Lander Perez txapeldun izan ziren 16-4 Kanpezuri irabazita.
- Alebin A2 mailan, Ander Errasti eta Xabi Errasti txapeldunorde gelditu ziren Zaramagaren aurka 16-13 galdu ondoren.
- Alebin A1 mailan, Danel Herrarte eta Markel Arriolabengoa ere txapeldunorde gelditu ziren 16-11 Zaramagaren aurka galduta.