Uztailaren 6an ekingo dituzte dantza taldearen urteurreneko entseguak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ekainaren 21a

Dantza taldeak urriaren 15ean egingo du 60. urteurreneko ekitaldi nagusia. Bada egun horretan dantza egiteko entseguak uztailaren 6an hasiko dituzte. Kiroldegiko gimnasioan elkartuko dira, 19:00etan. Garrantzitsua izango da dantzari guztiak elkartzea aipatutako egunean.

Dantzak: Axuri beltza, Goiulari...

Ekainaren 15ean egin zuten batzarra eta erabaki zuten dantza entseguak uztailaren 6an hastea, 19:00etan gimnasioan. Garrantzitsua izango da dantzari guztiak han egotea, oraindik zehaztu barik dagoelako zenbat talde irtengo diren dantzan.

Ze dantza egin ere proposatu zuten ekaineko batzarrean: besteak beste, Axuri beltza, Goiulari, Txakoli dantza... egingo dute. 

Umeen taldeak

Umeen taldeekin entsegu bereziak egingo dituzte, baina egunak zehaztu barik dituzte oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak