Aramaioko Udalak euskara ikasteko diru-laguntza oinarriak argitaratu ditu. 2016ko deialdian 1.500 euro bideratu ditu Udalak programa horretara. Onuradunak Aramaion erroldatuta egon behar du, eta matrikula osoaren %80a lagunduko zaio diruz, baldin eta ikasturtea gainditu badu eta asistentzia %80koa edo gehiagokoa dela ziurtatzen badu.
Eskaera egiteko epea irailaren 10a artekoa izango da. Udalean egin beharko da eskaera.
Eskola garraioa
Eskola garraiorako 3.000 euroko diru-partida du Udalak 2016rako. Eskatzaileak uztailaren 26a baino lehen egin beharko du eskaera Udalean. Aramaion erroldatuta egon, eta DBH, Batxilergoa, erdi mailako eta goi mailako ikasketak, eta unibertsitate ikasketak egiten dihardutenei zuzenduta daude laguntzak.
Foru Aldundiaren laguntza
Diputazioak ere aurkeztu ditu eskola garraiorako diru-laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30a da.