'Bizente Goikoetxea. Musika aukeran'

Ubane Madera 2016ko ekainaren 15a

Goikoetxearen omenezko CD berriaren karatula.

Bizente Goikoetxea musikariaren omenez zapatuan Aramaion egingo den kontzertua abiapuntu hartuta, Josemari Velez de Merndizabal historiagileak jakinarazten du ekimen berean Goikoetxearen musikarekin osatutako CD berri bat aurkeztu behar dutela. 

"Ekintza osoaren arduradun artistikoa Sabin Salaberri dugu, musikaren moldaketa eta grabaketarekin urtebete baino gehiago eman duena. Baina, Sabinek aitortu duenez, merezi izan du, oso kalitate handiko emaitza gertatu baita", kontatzen du Debagoieneko historiagileak.

Gasteizko katedralean

Missa in honorem Immac. Concep. B.M.V da CD berriaren izenburua, eta besteak beste, bere baitan izango ditu Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei piezen moldaketak, Sabin Salaberrik egindakoak. Lana Gasteizko Santa Maria katedralean egindakoak dira.

Artikulu osoa irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak