Kontzertuak Sastiñan ekimenaren baitako lehena izan zen atzo, barikua, Aramaion. Aretxabaleta eta Aramaioko gazteez osatutako taldea da: Julen Ibabe, bateria; Xabi Zuazabeitia, baxua eta ahotsa; Idoia Azurmendi, gitarra eta ahotsa; Amaia Arregi, trikitia; eta Maialen Madina, panderoa, dira taldeko kideak. Atzokoan dantzan jarri zituzten Aramaioko plazan batutakoak euren doinu alaiekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.