Adifek "nahitaezko desjabetzeak" egingo ditu. Arrazoia da otsailaren 19an trenaren euste horma bat behera etorri zela; hain zuzen, Untzillako Lugartegi baserriaren ondoan.
Bizilagunari eta Udalari
Lugartegi baserriko bizilagunari 4.845 metro koadro kenduko dizkiote, eta udalari 210 metro koadro. Horrez gain, beste lur zati batzuk ere erabiliko dituzte obrak egiten dituzten bitartean.