"Urgentziazko lanak" egiteko hainbat lur zati desjabetuko ditu Adifek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 10a, 11:51
Aramaioko udaletxean duten maparen irudia.

AHTko euste horma konpontzeko hainbat lur desjabetuko ditu Adifek. Ekainaren 4an argitaratu zuten iragarkia BOEn; kaltetuek 15 eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko. Iragarkia ikusgai dago udaletxean eta baita Gasteizen Gobernuak duen ordezkaritzan ere –Olagibel kalean–.

Adifek "nahitaezko desjabetzeak" egingo ditu. Arrazoia da otsailaren 19an trenaren euste horma bat behera etorri zela; hain zuzen, Untzillako Lugartegi baserriaren ondoan. 

Bizilagunari eta Udalari 

Lugartegi baserriko bizilagunari 4.845 metro koadro kenduko dizkiote, eta udalari 210 metro koadro. Horrez gain, beste lur zati batzuk ere erabiliko dituzte obrak egiten dituzten bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak