Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Gasteiztik irtengo du Aramaiorako autobusak 9:00etan, Jesus Guridi kaletik. Aramaiora heltzen direnean ogitartekoa eta ardoa eskainiko zaie odol-emaileei eta laguntzaileei. Autobus bidaia doan izango da, eta ogitartekoa eta ardoa bazkarirako txartela dutenendako izango da. 11:00etan ohiko batzarra hasiko dute kultura etxean. Gai zerrenda izango da: aurreko batzarraren agiria irakurri eta onartzea; elkarte-buruaren agurra; 2015 urteko txosten ekonomikoa; zuzendaritza batzarreko kideen aurkezpena; galdera-eskeak; batzarraren itxiera, Asparrenako alkatearen eskutik; ezagutza-emanaldia.
Meza eta bazkaria
12:00etan meza esango dute San Martin elizan, eta 14:30ean bazkaria izango dute herriko pilotalekuan. Menua izango da: itsaskiz betetako piperrak, otarrainxkak baratxuriarekin, barrengorriak urdaiazpikoarekin; bakailaoa piperradarekin; oilaskoa baratxuriarekin; eta, sorbetea eta goxua, ardoa kafea eta likoreak. Bazkaria 30 euroren truke izango da, eta txartelak hilaren 10era arte har daitezke elkartearen bulegoan.