Hainbat ekitaldi antolatu dituzte urriaren 15erako: dantza erakustaldia, bazkari herrikoia, erromeria... Dantza taldean ibilitako guztiak daude gonbidatuta ospakizunetan parte hartzera.
Ekainaren 15ean, 18:30ean, eskolako gimnasioan batzarra egingo dute entsegu egunak zehaztu eta zer dantzatu erabakitzeko, besteak beste.