Erain Debagoienak antolatuta ekainaren 5ean egingo duten galdeketan aurretiko botoa emateko epea zabalduko dute. Aramaion, herriko plazan egongo da botoa aurrez emateko aukera ondoren egun eta orduetan:
- Maiatzaren 29an, domeka, 12:00etatik 14:00etara.
- Ekainaren 2an, eguena, 18:00etatik 20:00etara.
Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? da egingo duten galdera.