Gazte asanbladiek antolatuta Eguzkierripa Rock jaialdia egingo dute zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 26a, 17:00

Aramaixo Tropikaleko gazte asanbladiek gertu du zapatuan egingo duten Eguzkierripa Rock jaialdia. Urtero moduan, herria girotzeko hainbat ekintza antolatu dituzte. Musikak leku nabarmena izango du jaialdian, eta bazkaria ere izango dute, asanbladakoek eurek gertatuta.

12:30ean hasiko dute eguna poteoarekin. Herriko tabernetan ibiliko dira. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute –txartelak salgai daude tabernetan, 5 euroren truke–. Eguzkierripan bertan prestatuko dute bazkaria: pasta entsalada eta oilaskoa izango dute bazkaltzeko. 80 bat lagun elkartuko dira. 

Bazkal osteko kontzertuak

Bazkal ondoren Txabela Bragas– palabras ke hace unos años una loka inskribio en la pared del manikomio– eta Hans, Willi eta Txakur igoko dira taula gainera, bazkal ostea girotzera. 

19:30etik aurrera musika kontzertuak hasiko dituzte Eguzkierripan. Aretxabaletako Kalaña taldea, Zarzamora aramaioarrak, Lekeitioko Pornox taldea, durangaldean sortutako Nevadah eta Kraussk Mutrikuko metal taldea izango dira iluntzea girotzeko ardura izango dutenak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak