Arabako bertsolari gaztetxoak Aramaion izango dira bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 20a, 14:00

Arabako bertsolari gaztetxoen 21. eskolartekoaren finala jokatuko dute bihar, zapatua, Aramaion. Oinak buruan lelopean antolatutako eskolartekoa da egiten dabiltzana. Gainera, Arabako haur gaztetxoen bertso eskolen eguna ere izango da Aramaiokoa.

Gazteen arteko topaketa Otazan eta Arabako eskualdeetan umeen topaketak egin ondoren jokatuko dute finala. Gainera, Arabako haur eta gaztetxoen bertso eskolen eguna ere izango da Aramaiokoa.

Kultura etxean izango dira bertso saioak. Prestatu duten egitaraua da:

  • 11:00etan bertso sortak.
  • 11:30ean finala –Martin Abarrategi aramaioarrak abestuko du–.
  • 13.00etan bertso triki poteoa.
  • 15:00etan herri bazkaria egingo dute.
  • 16:30ean herri olinpiadak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak