Donostia 2016ren barruan Bidean ekimena jarri dute martxan; bada, ekimen horren barruan, domekan, bederatzigarren etapa egingo dute, Leintz Gatzaga eta Arrasate artekoa. 19,3 kilometroko ibilbidean bi geldialdi egingo dituzte Aramaion: Krutzetan eta Untzillan. Bakarrizketa saioak eskainiko dituzte aipatutako auzoetan. 11:45etik 12:15era bitartean izango da Krutzetako saioa –gazteleraz– eta 14:15etik 14:45era Untzillakoa –euskaraz–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.