AHT eta beste zenbait proiektu erraldoiren aurkako Txirrinka ekimena bihar iritsiko da Aramaiora. Arabako zutabea 17:52ean sartuko da Aramaion, A-2620 errepidetik. Orixol mendi elkarteak eramango du testigua. Hurrengo zatia Gazte Asanbladak eramango du, A-2620 eta A-3941 errepideetan. Aramaion egingo dute lo parte-hartzaileek. Hurrengo egunean, Aramailur elkarteak eta Bertso Eskolak eramango dute testigua Arrasateraino.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.