Bertso saioa egingo dute zapatuan, 20:00etan kultura etxean –sarrera 5 euro–. Erain Debagoienak antolatuta egingo dute saioa: modu horretan, Debagoiena eta Goierri eskualdeak erabakitze eskubidearen norabidean jarriko dituzte. Goierriko bi bertsolari etorriko dira Aramaiora: Iñaki Murua eta Aitor Sarriegi. Beraiekin batera, Paula Amilburu aramaioarrak eta Jokin Labayen arrasatearrak kantatuko dute, Manex Agirre gai-jartzailearen aginduetara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.