Aurreko lau saioetan publikoak aukeratutako lau bertsolariek kantatu zuten Legutioko saioan: Manex Agirre aramaioarra, Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez. Jaialdi dotorea izan zen, bertsozaleen gozamenerako.
Irabazlerik gabeko saioa
Lehiaren eta jolasaren artean egin zen azken saioa. Irabazlerik gabeko saioa izanik plazako saio baten izaera izan zuen. Bizia eta dibertigarria, hurbildu ziren bertsozaleentzat; horixe zuen helburu, hain zuzen ere, bertsozaleei saio polit bat eskaintzea.
Oholtza gainean eta behean
Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik bertsolariek Legutioko kultur etxeko oholtza gainetik eta oholtzapetik kantatu zuten.
Udaberrian egin duten ekimena
Arabako 16 bertsolari ibili dira kantuan Oholtzapetik egitasmoan. Lau saioetan banatuta, entzuleak izan dira epaile. Saio bakoitzeko irabazlea Legutioko azken saioan izan da.