Maiatzaren 3an Arabako odol emaileen autobusa izan zen Aramaion. 22 odol-emate egin ziren egun horretan, horietatik bat emaile berria izan zen. Datu horiek transfusio eta giza ehunen euskal zentroak emandakoak dira. Udalak eskerrak eman nahi dizkie odola ematera joan ziren guztiei, eta gainontzekoak animatu nahi ditu autobusa datorren hurrengo aldian informatzera joan daitezen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.