Jokin Orobengoa antolatzaileetako baten esanetan: "Bertako produktuak, garbiak eta ekologikoak ekarri ditugu, baina azokaz gain, umeek sukaldean ibiltzeko pasta tailerra jarri dugu, gaztetxoz beteta dago Sastiña. Azken finean, Aramaioko produktuak zabaltzeaz gain, aste osoko egitaraua borobiltzeko prestatzen dugu azoka jana eta edanaz".
Ekuadorri laguntzen
Ekuadorreko lurrikara jasan dutenei laguntzeko ere dirua bilketa egin dute Ekuadortarrek; ardoa, sagardoa, sagar zukua eta hango jakiak salduz.
Pasta tailerrean gaztetxoak nagusi
Bestalde, pasta tailerra izan da Sastiñan, eta gusturen gaztetxoak izan dira. Batzuk, gurasoen laguntzarekin eta beste batzuk gabe, pasta prestatzen fin fin ibili dira.