Radiestesia eta geobiologia ikastaroa egingo dute ekainaren 4an eta 5ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 13a, 11:04

Radiestesia eta geobiologia ikastaroa eskainiko dute Aramaion, ekainean. Radiestesiaren hastapena eta historia erakutsiko dute, eta baita pendulo eta barillen erabilera ere. Gainera, etxe osasuntsu batean bizitzeko faktoreak zeintzuk diren azalduko dituzte. Ikastaroaren prezioa 150 euro izango da.

Ekainaren 4an eta 5ean izango da ikastaroa, Sastiñan. Zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta, domekan, 10:00etatik 14:00etara.

Ikastaroaren prezioa 150 euro izango da –penduloa eta barillak barne–. Kontakturako telefono zenbakia da: 652 70 57 91 –Josu–.

 

Erakutsiko dituzten gaiak izango dira: 

  • Radiestesiaren hastapena eta bere historia. 
  • Pendulo eta barillen erabileraren ezagutza.
  • Etxe osasuntsu batean bizitzeko kontuan hartu beharreko faktoreak.
  • Etxebizitza orekatzeko teknikak.
  • Elektromagnetismoa eta sakelako telefonoak.
  • Praktikak ingurunean.
  • Lur azpiko ur korronteen eta ur putzuak bilatzea.
  • Telerradiestesia.
  • Eguneroko bizitzarako baliabideak: Uraren, elikaduraren, jantzien... kalitatearen neurketa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak