Arrasate Musikalek kontzertu lirikoa eskainiko du Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 13a, 09:55

Datorren egubakoitzean, gaur zortzi, kontzertu lirikoa eskainiko du Arrasate Musikalek. San Martin parrokian izango da emanaldia, 19:00etan. Arrasate Musikaleko kantu eskolako 11 ikaslek eskainiko dute kontzertua.

Tere Gonzalez da kantu eskolako irakaslea –baita Izaskun Murgia elkarte lirikoko zuzendaria ere–. Emanaldian izango da Gonzalez bera, eta baita Marta Izagirre eta Eduardo Artzamendi piano-jotzaileak ere. Horiek pianoarekin lagunduko diete ikasleei.

Borondatea eskatuko dute

Emanaldia doan izango den arren, borondatea eskatuko dute: horretarako, kutxa batzuk jarriko dituzte sarreran eta jendeari bakoitzak ahal duen moduan laguntzeko eskatuko diote. Hala, aurrerantzean horrelako ekitaldiak antolatzeko dirua aterako dute.

Orain dela bi urte Arrasate Musikalen 40. urteurrenaren ospakizunen barruan horrelako ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuten aramaioarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak