Kultura etxea beteta, Pamies entzuteko
Josep Pamiesek martitzenean eskaini zuen hitzaldia entzuteko kultura etxea bete egin zen: 200 lagun inguru elkartu ziren. "Aramaion bertan sendabelarretan dugun aberastasuna nabarmendu zuen, eta osin landarea hartuta joan zen", azaldu dute Aramailur kontsumo taldeko kideek.
Azukrerik gabeko gozoak
Astelehenean 30 bat lagun elkartu ziren erretiratuen elkartean azukrerik gabeko gozoak egiten ikasteko. "Emakumeak izan ziren protagonista", eta gailetak eta infusioak lagundurik Amaia Diaz de Monasteriogurenen azalpenak entzun zituzten.
Ibilbide geologikoa
Joan zen domekan, berriz, 60 lagunek egin zuten ibilbide geologikoa. Gurasoak, haurrak eta herritarrak elkartu ziren. Txikienek Leziarainoko bidea egin zuten eta beste batzuk Zabalandiraino joan ziren.