Lorabarri Azoka egingo dute bihar, herriko plazan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 13a, 09:00

Lorabarri Asteak harrera ona izan du herritarren artean; bada, aste borobila amaitzeko Lorabarri azoka egingo dute bihar. Bizente Goikoetxea plazan izango da, 11:00etatik 14:00etara. Aramaioko eta inguruko produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da. Gainera, pintxo potea egingo dute Ekuadorren lurrikarak kaltetutakoak diruz laguntzeko.

Aramaioko produktuak erosteko aukera egongo da: barazki eta landare ekologikoak, artzain gazta, sagardoa eta sagar zukua besteak beste. Horrez gain, Arabako pasta, txerriki eta ardo ekologikoa izango duten postuak ere egongo dira; eta, baita, Amezketako ogi eta gozo ekologikoak. 

Pasta tailerra 

Haur eta helduei zuzendutako pasta tailerra egingo dute Sastiñan, 11:30ean. Nabarmendu dute zazpi urtetik beherako gaztetxoek heldu baten laguntzarekin joan beharko dutela.

Ekuadorren aldeko pintxo potea

Gainera, azoka aprobetxatuko dute Ekuadorren alde dirua jasotzeko. Pintxo potea egingo dute Ekuadorren lurrikarak kaltetutakoak diruz laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak