XX. mendi erdi aldera kokatzen da Doke taldearen azken lana. Hiru ahizparen istorioak kontatzen dituzte. Zaharrenak, gurasoen etxetik alde egin zuen haurdun geratu zenean. Beste biak ezkongabeak dira eta elkarrekin bizi dira. Halako batean, ahizpa zaharrenaren alaba agertzen da etxean, ama hil zaionaren ustetan. Istorioa erabat korapilatuko da orduan.
Mariasun Pagoagak, Arantza Ezkurrak, Maider Altzelaik eta Dorita Murgiak lan ederra egiten dute. "Sentsazio onekin igo gara oholtzara, eta, sentsazio onekin jaitsi gara. Ikusleek asko gozatu dute antzezlanaz. Aretoa beteta eta gu oso pozik", esan du Pagoagak.
Hurrengo emanaldia Aretxabaletan egingo dute, maiatzaren 13an.