Aramaioko jaietako kartel lehiaketa deitu du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mai. 5a, 15:00

Aramaioko San Martin jaiak iragarriko dituen kartela lehiaketa deitu du Udalak. Edonork parte hartu ahal izango du sariketan eta gaia librea izango da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31 izango da, udaletxean bertan. 

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko dute:

  • 15 urte arte.
  • 16 urtetik gora.

Obra originalak

Edonork parte hartu ahal izango du helduen kategorian eta umeen kategorian, Aramaioko edonork. Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta obra guztiak originalak izan beharko dira. Testu hau eraman beharko dute lan guztiek: "San Martin jaiak 2016... uztailak 1, 2, 3 eta 4"

Teknika librea izango da

Teknika librea izango da eta gehienez A3 neurria izan beharko du. Gutun-azal barruan aurkeztu beharko da kartela, eta kanpoan izenburua jarriko da: San Martin jaietako kartel lehiaketa. Barruan, gutun-azal txiki batean izenburu bera eta egilearen datuak sartu beharko dira.

Lanak aurkeztu beharko dira maiatzaren 31 baino lehen, Aramaioko udaletxean.

Sariak

Sariak izango dira: 15 urtetik beherakoendako 60 euro eta 16 urtetik gorakoendako 150 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak