Gaineratu du: "Gaixotasunak paliatzeko balio dute botikek, baina ez sendatzeko. Medikuntzak balio du urgentzietarako, ebakuntzak egiteko eta diagnostikoak egiteko. Elikadurak, sendabelarrek eta kostu baxuko terapiek sendatu dezakete. Animaliek badakite ze landare jan sendatzeko; eta gizakiak, ez?", dio Pamiesek. Bada, hainbat aholku eskainiko ditu sendabelarren inguruan.
Bihar, 18:00etan, kultura etxean izango da hitzaldia, gazteleraz. Egun, joseppamies.wordpress.com atarian idazten du, eta Pámies Horticoles S.L. familia-enpresan dihardu lanean.
Lorabarri astea
Lorabarri astea ekintzaz beteta etorriko da. Etzi, domeka, hasiko dituzte ekitaldiak Etxaguendik Anbotostera egingo duten ibilbide geologikoarekin. Aitziber Juaristi eta Martin Arriolabengoa izango dira gidariak; 10:00etan elkartuko dira.
Astelehenean, 16:30ean, jubilatuen elkartean azukrerik gabeko gozoak prestatuko dituzte. 17:30ean Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin infusio dastaketa egingo dute, eta azukreari buruzko tertulia izango dute.
Eguaztenean, hilaren 11n, 19:00etan, Sastiñan Euskal Herriko ardo ekologikoen dastaketa egingo dute. Alain Galan Euskadiko somelier txapeldunordeak gidatuko du saioa. Eguenean, pagomotzari buruzko bideo emanaldia egingo dute, 19:30ean, Sastiñan.