Oholtzapetik egitasmoko azkeneko saioan kantatuko dute Xabi Igoak eta Paula Amilburuk

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko maiatzaren 5a

Oholtzapetik egitasmoko hirugarren saioa, Agurainen.

Oholtzapetik egitasmoko azkeneko kanporaketa jokatuko dute barikuan, maiatzaren 6an, Amurrioko kultura etxean, 20:30ean. Xabi Igoa eta Paula Amilburu izango dira bertsotan Serapio Lopezekin eta Juan Mari Juaristirekin batera. Entzuleek aukeratuko duten bertsolariak Legutioko finalean abestuko du.

Oholtzapetik. Entzulea epaile egitasmoko gainerako saioetan finalean aritzeko aukeratuak izan diren bertsolariak dira: Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirre.

Finala Legution jokatuko dute, maiatzaren 13an, 20:30ean. Finalean ez da epailerik egongo; jaialdi formatuan abestuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak