Herriko elkarteek, norbanakoek, tabernek, auzoek eta Udalak antolatzen dituen ekintzak aurrerantzean agenda bateratu batean argitaratuko dira. Horretarako ezinbestekoa izango da aurrez aipatutako eragileen kolaborazioa. Udalak dei egiten die zerbait lotzen dutenean horren berri emateko Udalean. Modu horretan, hil hasieran Udaletxean, kultura etxean eta herriko tabernetan eta komertzioetan hil horretako ekintzak batuko dituen esku-orria utziko dute herritarren eskura. Gainera, interneteko atarian eta saretik ere zabalduko dute agenda.
Bi helburu izango ditu
Maiatzean jarri dute martxan ekimen berri hau. Udalak bi helburu ezarri ditu agenda bateratua egiterakoan:
- Ekintza guztiak leku batean jaso eta ahalik eta gehien zabaldu, ahalik eta herritar gehienek jakiteko.
- Herritarrak konturatzea eragile ezberdinen ekintzak leku bakarrean batuta, "nolako zortea" daukaten herri mailan dagoen mugimenduarekin.