Hau da Udalak bidali duen oharra, osorik:
"Jakin dugu aurreko larunbatean herriko jendea beldurtuta eta nahastuta ibili zela antza auzoetatik kotxe klasikoak modu txarrean, azkar eta karrera bezalakoak egiten ibili zirelako. Udal bezala jakinarazi nahi dugu guk ez genekiela honen inguruko ezer. Arabako Foru Aldundia eta Ertzaintzarekin egon gara eta antza kotxe karrera ez zenez, erakusketa bakarrik, bideen jabeei ez diete baimenik eskatu behar, horregatik ez genekien ez Udalean ezta Foru Aldundian ere. Baimena Bizkaiko Trafikok eman omen zien.
Hala ere, ikusita herrian sortu den nahasmena eta egon diren kexak, eta ez dugunez ongi ikusten gure bideetan inongo segurtasunik eta abisurik gabe abiadura handian, karrera antzekoak egiten eta era desegokian ibiltzea onargarria denik, hau antolatu zuen elkartearekin harremanetan jarriko gara gure desadostasuna eta kexa adieraziz eta ez errepikatzeko eskatuz".