Musika Eskolen Europako jaialdiak geldialdia egingo du Aramaion

Zarzamora taldea Sastiña aretoan.

Aramaio Emusik programaren egoitzetako bat izango da. Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren 12. aldia hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra izango da, eta Europako milaka musika ikaslek hartuko dute parte jaialdian. Aramaioko Udalak bat egin du jaialdiarekin eta, zapatuan, kontzertu bat hartuko du.

Herriko musikaren bueltan dabiltzan eragileek proposatuta, Udalak ekimenarekin bat egitea erabaki zuen; hala, Donostia 2016kin hitzarmena sinatu eta mikro egoitza bihurtu da.

Aramaioko kontzertua

Aramaioko kontzertua zapatuan izango da, maiatzaren 7an, 11:00etan plazan:

11:00eta harrera

11:30ean kontzertua:

  • JUGENDBLASORCHESTER taldearen emanaldia: Orkesta sinfonikoa.
  • BIZENTE GOIKOETXEA abesbatzaren emanaldia.
  • LUDWIGSBURG taldearen emanaldia: Orkesta sinfonikoa.
  • ZARZAMORA taldearen emanaldia.
  • COOKIES taldearen emanaldia: Perkussions.

Eskerrak Udalaren partetik

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko musika eragileei ekimen hau aurrera eramateko "erakutsi duten prestutasunagatik" eta "beste behin ere ekimena denon artean egingo dugulako gauzatuko delako".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.