'Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz' liburua aurkeztuko dute martitzenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko apirilaren 29a

Txipi Ormaetxea aramaioar filologoaren omenezko liburua prestatu dute Patxi Salaberri, Gotzon Aurrekoetxea eta Jesus Mari Makazaga lankideek, haren erretiroa aitzakia hartuta. Hire bordatxoa. Txipi Ormaetxea omenduz liburuaren aurkezpena maiatzaren 3an izango da, 19:00etan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Egileen hitzetan, liburuak jasotzen du:

"Hire bordatxoan honetan, aitormena eta omena azaltzera hurbildu diren hamaika egileren lanak bildu dira, hala lagunaren giza alderdia azaleratu nahi izan dutenak nola betidanik omenduaren gogoko izan diren arlo akademikoagoko edo direnak.
Ez da hemen falta, beraz, euskal dialektologiari buruzko emaitzarik, euskararen ingurukorik, literaturakorik, historiakorik, etnografiakorik, soziologiakorik... Guztiek nabarmendu nahi dute irakasle eta adiskide on baten itzal luze-zabala. Eta guztiek egin nahi diote gorazarre Txipi Ormaetxeari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak